Eguraldia lagun izan dute Porrotx eta Marimotots pailazoek Miribillan. Haurren artean oso maitatuak direla argi gelditu da, beste behin ere. Antolatzaileek Bilbo Zaharra jende eta kultura ezberdinak bizi arren denek auzoa maite dutela agerian utzi nahi izan dute ikuskizunarekin. Eta ederto lortu dute.Gogoratu behar da EAJk eta IUk osatutako Udal gobernuak betoa jarrita dutela Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontra euren ideia politikoengatik. Abenduaren 26an hamar mila herritarrek Azkunaren eta Madrazoaren betoari muzin egin eta Barakaldoko BEC bete zuten, goizez eta arratsaldez, “irrien lagunak” ikuskizun berriaz gozatzeko.
Udalak ez du akatsa zuzendu oraindik, Arartekoak ere eskatu arren.